
135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3244
JAKINARAZPENAK, itzulketa-prozedura iraungitzeari eta itzulketa-prozedura berriari hasiera emateari buruzkoak, 39/2015 Legearen 25. eta 95. artikuluetan oinarrituta.
Saiatu gara eranskinean adierazten diren administrazio-egintzak jakinarazten, baina, Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin pertsona interesdunei.
Ondorioz, erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo haien legezko ordezkariei dei egiten zaie jakinarazpena jasotzera ager daitezen, beren burua behar bezala egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan adierazitako espedienteei dagozkien administrazio-egintzen jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.
Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 3a.
Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,
JUAN ALBERDI ALBERDI.
RSS