
135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 4 orri.)
- EPUB (505 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3243
AGINDUA, 2026ko uztailaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen bokal kopurua aldatu eta osaera nominala eguneratzen baita, kide berriak izendatzearekin batera.
Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean eman zen Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez sortzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea, hauek osatua: lehendakaria, idazkaria eta 16 bokal. Kide horiek Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatzeko Osasuneko sailburuaren 2006ko irailaren 15eko Aginduaren bidez izendatu ziren.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez aldatu zen Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea –2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortua–, bokal kopuruari eta horien banaketari dagokionez, eta, ondoren, bokal horiek Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez izendatu ziren.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urriaren 17ko Aginduaren bidez aldatu ziren Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren 3. eta 4. artikuluak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkaritzan diharduten bokal kopurua handitu zen (3 bokaletik 6ra), osasun-zerbitzuetako profesional klinikoek batzordean duten ordezkaritza hobetzeko xedearekin, eta, era berean, horiek izendatu ziren. Ondorioz, hau da Aholku Batzordearen osaera berria: lehendakaria, idazkaria eta 17 bokal.
Osasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 10eko Aginduak, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala (2017ko apirilaren 26ko EHAA), 2011ko azaroaren 14ko EHAAn argitaratu zen aurreko aginduaren aipua eta edukia saihesten ditu.
Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 8ko Aginduak (2017ko uztailaren 18ko EHAAn argitaratua) Aholku Batzordeko kideen osaera nominala eguneratzen du, eta, ondoren, Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 11ko Aginduak Aholku Batzordeko kide bat ordezten du, erretiroa dela eta.
Batzordean izandako azken eguneratzea Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala eguneratzen baitzuen.
Kide anitzeko organo hori osatzen duten pertsona batzuen lanbide-egoeran aldaketa batzuk gertatu dira, eta, horrez gain, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan aurreikusitako epea amaitu egin da. Horren ondorioz, batzordearen bokal kopurua aldatu eta osaera nominala eguneratu behar da, behar bezala funtzionatzen duela eta bere eginkizunetan eraginkortasunez aritzen dela bermatzeko.
Horrenbestez, eta Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren 3. artikulua, Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa. Honela idatzita geldituko da:
Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea lehendakari batek, idazkari batek eta 18 bokalek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak.
Bigarrena.– Aldatzea Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren 4. artikulua. Honela idatzita geldituko da:
Banaketa honen arabera izendatuko dira bokalak:
10 bokal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari.
3 bokal, elkarte zientifikoen ordezkari.
2 bokal, Osasun Sailaren ordezkari.
2 bokal, pazienteen elkarteen ordezkari.
Bokal 1, antolakunde sanitario pribatuen ordezkari.
Hirugarrena.– Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala eguneratzea, pertsona hauen izendapenaren bidez:
Lehendakaria: Inés Gallego Camiña, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.
Idazkaria: María Ángeles Sala González, Euskadiko Plan Onkologikoaren (2025-2030) koordinatzailea (Bilbo-Basurtuko ESIa).
Osasun Saileko bokalak:
– Jon Iñaki Betolaza San Miguel. Farmazia Zuzendaritza.
– Iñaki Gutierrez Ibarluzea. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen bokalak:
– Koldo Berganzo Corrales. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza.
– David del Valle Peña. Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko burua.
– Iratxe Salcedo Pacheco. Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetza.
– Nekane Murga Eizagaechevarría. Medikuntza Pertsonalizatu eta Doitasunezkoaren eta Terapia Aurreratuen koordinatzailea.
– Isabel Idigoras Rubio. Baheketa-programak.
– Victoria Armenteros Yeguas. Arabako ESIko erizaintza.
– Josefa Ferreiro Quintana. Barrualde-Galdakaoko ESIko onkologia medikoa.
– Raul Poza de Celis. Arabako ESIko onkologia erradioterapikoa.
– José Manuel García González. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko kirurgia onkologikoa.
– Estepan Imanol Gainza Jauregui. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erradiologia Zerbitzua.
Zientzia-elkarteetako bokalak:
– Izaskun Zeberio Etxetipia, Donostialdeko ESIa. Iparreko Hematologia eta Hemoterapia Elkartea.
– Maria Aranzazu Lekuona Artola, Donostialdeko ESIa. Ginekologiako eta Obstetriziako Euskal Erakundea.
– Larraitz Garcia Echeberria, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa. Euskadi eta Nafarroako Arnas Patologia Elkartea.
Antolakunde sanitario pribatuetako bokala:
– Nicolas Guerra. Zerbitzu onkologiko pribatuen ordezkaria.
Pazienteen elkarteetako bokalak:
– Katty Nevado Larrañaga. Minbiziaren Aurkako Elkartea (ACC).
– Idoia Eguskiza Gastañaga. Pausoz Pauso, Paziente Onkohematologikoei Laguntzeko Boluntariotza Elkartea.
Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak, legez izendatutako kideen zerrenda nominala jakinarazi eta gero, Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren arabera.
Zazpigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS