Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3242

AGINDUA, 2026ko uztailaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta gazteen minbiziaren arreta kudeatzeko Koordinazio Asistentzialeko Autonomia-Batzordeko kide kopurua aldatu eta osaera nominala eguneratzen baita.

Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren 2018ko irailaren 24ko akordioak aurreikusten du autonomia-erkidego bakoitzean koordinazio asistentzialeko autonomia-batzorde bat sortzea, haurren eta nerabeen minbizi-kasu guztien arreta asistentziala kudeatzeko. Batzorde hori dagokion arauaren bitartez sortu eta zehaztu beharko da.

Akordio horretan adierazitakoaren arabera, batzorde hori, gutxienez ere, kide hauek osatuko dute: autonomietako onkohematologia pediatrikoko unitateak dituzten zentroetako tumore-batzorde bakoitzaren ordezkari batek, onkohematologia pediatrikoko unitateen arduradunek, autonomia-erkidegoko onkohematologia pediatrikoa koordinatzearen arduradun batek, pazienteen kudeaketaren arduradun batek eta batzordeak hala behar duten egoeretarako zehazten dituen kideek, aditu gisa eta izaera iraunkorra edukita edo halakorik gabe.

Horretarako, Osasuneko sailburuaren 2021eko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, haur eta gazteen minbiziaren arreta kudeatzeko koordinazio asistentzialeko autonomia-batzordea sortu zen.

Agindu horren 3. artikuluak zehazten duenez, hau izango da batzordearen osaera: batzordeburua, idazkaria eta Osasuneko sailburuak izendatutako batzordekideak, Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren erabakian jasotako gutxieneko osaerari jarraituz.

2021eko uztailaren 19ko Osasuneko sailburuaren Aginduak izendatu zituen haur eta gazteen minbiziaren arreta kudeatzeko koordinazio asistentzialeko autonomia-batzordeko kideak.

Organo hori osatzen duten zenbait pertsonaren lanbide-egoeran aldaketa batzuk gertatu dira. Horren ondorioz, organo hori berritu eta eguneratu egin behar da, batzordekide kopuruari eta osaera nominalari dagokionez, behar bezala funtzionatzen duela eta bere eginkizunetan eraginkortasunez aritzen dela bermatzeko.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Haur eta gazteen minbiziaren arreta kudeatzeko koordinazio asistentzialeko autonomia-batzordearen osaera eguneratzea, pertsona hauek izendatuz:

Batzordeburua: Inés Gallego Camiña, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.

Idazkaria: Itziar Astigarraga Aguirre (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako batzordekideak:

– Koldo Berganzo Corrales. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza. Pazienteen kudeaketaren arduraduna.

– David del Valle Peña. Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko burua.

– Itziar Astigarraga Aguirre. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Onkohematologia Pediatrikoko Unitatearen eta EAEko onkohematologia pediatrikoko koordinazioaren arduraduna.

– Cristina Calvo Monge. Donostialdeko ESIko Onkohematologia Pediatrikoko Unitatearen arduraduna.

– José Javier Uriz Monaut. Donostialdeko ESIko Tumoreen Batzordearen ordezkaria.

– Ricardo López Almaraz. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Tumoreen Batzordearen ordezkaria.

– María Ángeles Sala González. Euskadiko Plan Onkologiko Integrala 2025-2030 koordinatzeko arduraduna.

Aditu gisa arituko diren batzordekideak:

– Elisa Garrote Llanos (Bilbo-Basurtuko ESIa).

– Lizar Aguirre Pascasio (Arabako ESIa).

– Jose María Urraca de la Serna (Donostialdeko ESIa).

– María José López de la Serna (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa).

– Iratxe Salcedo Pacheco (Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetza).

– Garbiñe Liceaga Cundin (Donostialdeko ESIa).

– Nekane Murga (Medikuntza Pertsonalizatu eta Doitasunezkoaren eta Terapia Aurreratuen koordinatzailea).

Osasun-ikerketako institutuen ordezkari diren batzordekideak:

– Lorea Mendoza Arteche (Bioefeko koordinatzaile zientifikoa).

Paziente-elkarteen ordezkari diren batzordekideak:

– Xabier Leizea Ortega (Umeekin – Minbizia duten Haurren eta Nerabeen Gurasoen Elkarteen Euskal Federazioa; Aspanovas).

– Laura Hueso (Umeekin – Minbizia duten Haurren eta Nerabeen Gurasoen Elkarteen Euskal Federazioa; Aspanogi).

Kantabriako Osasun Kontseilaritzaren ordezkari diren batzordeburuak:

– M.ª Jesús Cabero Pérez (Kantabriako Osasun Kontseilaritza).

– Mónica López Duarte (Kantabriako Osasun Kontseilaritza).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala