
135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3239
AGINDUA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita, Donostiako barruti judizialari dagokionez, Auzialdiko Auzitegietako Bulego Judizialak, Erregistro Zibileko bulego orokorrak eta udalerriko eta haien elkarteetako justizia-bulegoak ezartzeko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako merezimenduen balorazio-batzordearen osaera.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez (2026ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 126. zk.) merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatu ziren, Eibarko eta Donostiako barruti judizialetako auzialdiko auzitegietako bulego judizialetan, Erregistro Zibilaren bulego orokorretan eta udalerrietan eta haien elkarteetan justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako.
Aintzat hartuta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako legezko abstentzio-kausa bat dagoela, Donostiako barruti judizialari dagokion lehiaketako balorazio-batzordeko kide bati eragiten diona, bidezkoa da batzorde horren osaera aldatzea, soilik barruti judizial horri dagokionez.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Merezimenduak baloratzeko batzordearen osaera aldatzea, Auzialdiko Auzitegien Bulego Judizialak, Erregistro Zibilaren bulego orokorra eta udalerriko eta haren elkarteetako justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako (Donostiako barruti judizialari dagokionez soilik), eta laugarren bokala ordeztea, honela:
Izendapena bertan behera utzi da:
Begoña Gartzia Gartzia.
Izendatu da:
Tatiana Goiri Sustacha.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS