Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3238

AGINDUA, 2026ko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «segurtasuneko eta bizikidetzako zuzendariorde-lanpostua (kodea: 512412 kodea; dotazioa: 3) Gipuzkoa Espetxean» izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan, eta Justizia eta Giza Eskubideen sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 12ko aginduan xedatutakoaren arabera (2026ko maiatzaren 22ko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehengoa.– Bete gabe uztea «Gipuzkoa Espetxean segurtasuneko eta bizikidetzako zuzendariorde-lanpostua (kodea: 512412 kodea; dotazioa: 3)» betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala