Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3236

1251/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 1133/2026 Ebazpena, ekainaren 23koa, zeinaren bidez izendatzen baitira 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoak, zeladore kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1133/2026 Ebazpenaren bidez, izendatu ziren 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoak, zeladore kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau ezartzen du: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Huts bat aurkitu da I. eranskinean: Aipatu ebazpeneko destinoen esleipendunen zerrenda, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrian argitaratua 2026ko ekainaren 25ean. Hortaz, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan zuzentzen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1251/2026 Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala