Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2026ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3235

AGINDUA, 2026ko uztailaren 7koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko maiatzaren 5eko Ebazpen bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2026ko maiatzaren 12ko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea.

Bilboko notariotza: Igor Ispizua Omar jauna (arrazoia: Ramón Múgica Alcorta jaunaren erretiroa).

Donostiako notariotza: Marta García-Jalón Luzuriaga andrea (arrazoia: José Luis Carvajal García Pando jaunaren erretiroa).

Bilboko notariotza: Ana Santamarina Martínez andrea (arrazoia: Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren erretiroa).

Zumarragako notariotza: Gonzalo Quiralte Moreno jauna (arrazoia: Eduardo Vallejo Inchausti jaunaren lekualdatzea).

Oñatiko notariotza: Iago Alciturri Sexto jauna (arrazoia: aurreko lehiaketan eman gabe utzi zen, María de Las Mercedes Hernáiz Gómez-Degano andrearen protokoloa).

Mungiako notariotza: Itziar Celestino Esteban andrea (arrazoia: aurreko lehiaketan eman gabe utzi zen, Luis Felipe Alamillos Granados jaunaren protokoloa).

Segurako notariotza: María Begoña Vallejo Catalina andrea (arrazoia: aurreko lehiaketan eman gabe utzi zen, Fernando Martínez Segura jaunaren protokoloa).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala