Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2026ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3234

IRAGARKIA, Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa), Antigua errekako 1,5 l/s-ko ur-aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko eskabidearen espedientea jendaurrean jartzeko dena. Aldaketa hori erabilera sanitarioa kentzean eta euri-urak biltzean datza, urtean 1.500 m3/s-ko ur-bolumenarekin industria-erabilerarako eta suteen aurka erabiltzeko.

Espedientearen kodea: MCA-G-2026-0005.

Eskatzailea: Goizper S. Coop.

Jardueraren kokapena: Antzuola (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (koordenadak UTM (ETRS89)):

La Antigua erreka: X: 550.526 Y: 4.771.231.

Euri-uren bilketa: X: 550.628 Y: 4.771.377.

Eskatutako urteko bolumena: 1.500 m3/urteko.

Uraren erabilera: Erabilera industriala eta suteen aurkakoa.

Obren deskribapena: Euri-urak enpresaren eraikinetako baten estalkitik biltzen dira, eta 15 metro inguruko zorrotenen bidez 30 m3-ko edukiera duen lurpeko biltegi batera bideratzen dira. Biltegi honetatik, urpeko ponpa batek bultzatzen ditu urak, erabilera desberdinetara bideratzeko. La Antigua errekako urak gainazalean biltzen dira mahuka baten bidez, eta andel berera bideratzen dira. Hargune hau osagarria da, euri-urak nahikoa ez direnean soilik erabiltzen da.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan, epe horren barruan.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 8a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala