
134. zk., 2026ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3230
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren lan-kontratuko langile gisa adjudikaziodunak integratuz Lanbideko lanpostuak betetzeko prozesurako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 17ko Ebazpenaren bidez, Lanbideko lanpostuak betetzeko prozesuaren deialdia egin zen, adjudikaziodunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoko langile lan-kontratudun gisa integratzeko, eta prozesuaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren. Ondoren, ebazpen horri huts-zuzenketak egin zitzaizkion organo beraren 2026ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez.
Bat etorriz 2026ko apirilaren 17ko Ebazpen horren hamabigarren oinarrian xedatutakoarekin, eskatzaileen merezimenduak ebaluatzeko ardura duen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dira.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 17ko Ebazpenaren bidez iragarritako lanpostuak betetzeko prozesuko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzea.
Lehendakari titularra:
– María Yolanda Ortega Fuente.
Ordezko lehendakaria:
– Jon Hurtado Gonzalez.
Idazkari titularra:
– Amaia Arteaga Doñobeitia.
Ordezko idazkaria:
– Itziar Bañares Molina.
Batzordekide titularrak:
– Asier Mateos Diez.
– Carlos García García.
– Eduardo Campo Guillerna.
Ordezko batzordekideak:
– Leire Larrea Alzola.
– Leire Muñoz Rodriguez.
– Montse Lopez De Arechavalet Angulo.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
RSS