
134. zk., 2026ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3229
AGINDUA, 2026ko uztailaren 9koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko maiatzaren 26ko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, 2026. urterako, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta horien deialdia egin zen. Lehiatu Sustapena Programa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 26ko Aginduan, zeinaren bidez onartu baitziren 2026. urterako, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta horien deialdia. Lehiatu Sustapena Programa (2026ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 26ko Agindua, zeinaren bidez onartu baitziren 2026. urterako, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta horien deialdia. Lehiatu Sustapena Programa.
3. oinarriko 1. puntuan, 2026/2726 (27/4) orrialdean,
hau dio:
«1.– Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke 4. oinarrian jasotako ekintzaren bat burutzen dutenak».
Baina hau esan behar du:
«1.– Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke 5. oinarrian jasotako ekintzaren bat burutzen dutenak».
4. oinarriko 1. puntuko h) letran, gaztelaniazko testuaren 2026/2726 (28/6) orrialdean,
hau dio:
«h) o estar incursa la persona física, las administradoras o administradores de las sociedades mercantiles o quienes ostenten la representación legal de otras personas jurídicas en alguno de los supuestos del régimen de incompatibilidades previsto en la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de Incompatibilidades del personal al servicio de las Administraciones Públicas, y en la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias».
Baina hau esan behar du:
«h) No estar incursa la persona física, las administradoras o administradores de las sociedades mercantiles o quienes ostenten la representación legal de otras personas jurídicas en alguno de los supuestos del régimen de incompatibilidades previsto en la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de Incompatibilidades del personal al servicio de las Administraciones Públicas, y en la Ley 1/2014, de 26 de junio, Reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias».
Oinarrien I. eranskinean, taularen bigarren errenkadan, «aukeratu daitekeen zenbatekoa» zutabean, 2026/2726 (27/17) orrialdean,
hau dio:
«Txartelaren edo fakturen zenbatekoa (jaulkipen-gastuak barne). Norberaren kotxearekin egindako joan-etorrietan 0,29 euro/km ordainduko da, eta gehienez ere 50 euro».
Baina hau esan behar du:
«Txartelaren edo fakturen zenbatekoa (jaulkipen-gastuak barne). Norberaren kotxearekin egindako joan-etorrietan 0,29 euro/km ordainduko da, eta gehienez ere 500 euro».
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS