
134. zk., 2026ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3226
AGINDUA, 2026ko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandioko (Bizkaia) «Altzaga Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen baimena aldatzeko dena, izen espezifikoa aldatzeagatik.
Erandioko (Bizkaia) «Altzaga Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatu du. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Xedapen hauek hartu dira kontuan: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena eta arlo horretan aplikagarriak diren gainerako indarreko xedapenak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erandioko «Altzaga Ikastola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea, «Altzaga Ikastola Erandio» izatera igaro dadin. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014560 (EAE) eta 48010209 (Unibertsala).
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea.
Izen espezifikoa: «Altzaga Ikastola Erandio».
Helbidea: Kukularra Bidea, 8.
Udalerria: Erandio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS