Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2026ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3225

AGINDUA, 2026ko uztailaren 8koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, argitara ematen duena «Joxe Mari Korta» sarien 2026ko ekitaldirako deialdia, «Joxe Mari Korta» saria arautzen duen 2025eko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritako esparruan.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduak (2025eko maiatzaren 21eko EHAA, 94. zk.) «Joxe Mari Korta» saria arautzen du.

Aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da 2026ko ekitaldirako sarien deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena dela bide, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da, «Joxe Mari Korta» saria arautzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoa betez, 2026ko ekitaldirako deialdia egitea.

2. artikulua.– Eskakizunak.

Agindu arautzailearen 3. artikuluan deskribatutako pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bidez deitutako sariaren onuradun.

Egiaztatu beharko da aurkeztutako hautagaitzek agindu honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela, agindu arautzailearen 5. artikuluak exijitzen duen bezala.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Hautagaitzak eta nahitaezko gainerako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Kabinete Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein bide erabiliz.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Deialdia egiten duen agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 8a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala