Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
3214

IRAGARKIA, Zarauzko zarata-mapa behin betiko onartzen duena.

Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluarekin bat etorriz, jakinarazten da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 29an hartutako erabakiaren bidez, honako hau erabaki zuela:

Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Zarauzko zarata mapa. Onartutako dokumentua AAC Centro Acústica Aplicada S.L. enpresak idatzitakoa da, 2025eko martxokoa.

Bigarrena.– Aurkeztutako alegazioei erantzutea.

Hirugarrena.– Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak egindako 437/2026 txostena bidaltzea bai alegazioak aurkeztu dituztenei, bai bestelako ekarpenak egin dituztenei.

Onartutako zarata-maparen dokumentua Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailari bidaltzea.

Erabakia behin betiko da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira:

– Berraztertzeko errekurtsoa: aukerakoa, erabakia hartu duen organoari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa aurkeztu eta hilabete igarota ebazpena jakinarazi ez bada, errekurtsoa ez dela onartu ulertuko da. Edota, zuzenean,

– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe.

Aplikatzekoa den legeria: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123. eta 124. artikuluak); eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duena (46. artikulua).

Zarautz, 2026ko uztailaren 2a.

Alkatea,

XABIER CHURRUCA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala