
133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBARRIKO UDALA
3213
IRAGARKIA, Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak babesten duen Nerbioi bizikleta-pistaren obra-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, premiaz okupatu beharrekotzat deklaratzeko onespenari buruzkoa.
Udaleko Osoko Bilkurak, 2026ko maiatzaren 26an egindako ohiko bilkuran, 2025eko azaroaren 3ko 1329. zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez onartutako obra-proiektuan jasotako jarduerek ukitutako ondasun eta gainerako eskubideak premiaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea erabaki du, Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak babestutako jarduketei dagokienez (2025-03776 espedientea), eta honako hau xedatzen da:
Lehenengoa.– 2025eko azaroaren 3ko 1329. zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez onartutako obra-proiektuan jasotako jarduketek ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzea eta argitaratzea, Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak babestutako jarduketei dagokienez.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Aurreko puntuan aipatutako ondasunak eta gainerako eskubideak premiaz okupatzeko deklarazioa berrestea.
Hirugarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, probintziako egunkarietako batean eta probintziako aldizkari ofizialaren ediktuen oholean argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Okupazioaren aurretiazko aktak egitea Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren arabera, eta eginbideak Fiskaltzarekin egitea, lege horren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena.– Alkateari ahalmena ematea erabaki honen ondoriozko izapideak egiteko.
Etxebarri, 2026ko ekainaren 24a.
Alkatea,
IKER LOPEZ COMERON.
RSS