
133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (304 KB - 28 orri.)
- EPUB (1344 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3203
AGINDUA, 2026ko ekainaren 24koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Vitoria-Gasteizko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko Bulego Judizialeko eta Arabako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen lanpostuen zerrenda.
Justizia Zerbitzu Publikoaren Efizientzia-arloko Neurrien urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak antolaketa judizialaren eredu tradizionalaren eraldaketa garrantzitsua bultzatu du. Besteak beste, lehenengo auzialdi judizialaren konfigurazioa aldatzen du; izan ere, pertsona bakarreko epaitegien eredutik kide anitzeko antolakuntzara igarotzen da, auzialdiko auzitegiak sortuz, bulego judizial berrien laguntza jaso beharko dutenak. Gainera, bulego judiziala birdefinitzen du, eta ezartzen du haren jarduera zerbitzu erkideen bidez garatuko dela. Zerbitzu horiek izapidetze-zerbitzu komunak eta, hala badagokio, Bulego Judizialean egon daitezkeen beste zerbitzu batzuk hartuko dituzte.
1/2025 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrak auzialdiko auzitegiak modu mailakatuan eratuko direla ezartzen du, eta bosgarren xedapen iragankorrak bulego judiziala eta auzialdiko auzitegiak aldi berean ezarriko direla ezartzen du, legean bertan xedatutako baldintzetan. Horretarako, aurreikusten du justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, bakoitzak bere eremuan, bulego horietako bakoitzaren lanpostu-zerrendak egin beharko dituztela, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, onar ditzaten, eta, ondoren, lanpostuak bete beharko dituztela.
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 522. artikuluak, bere idazketa berrian, ezartzen du eskumenak bereganatuta dituzten autonomia-erkidegoek, erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, beren jardun-eremuko bulego judizialetako lanpostuen zerrendak egin eta onartuko dituztela, eskumen hori esleituta duen zuzendaritza-zentroko titularraren ebazpen bidez; eta eskatzen du, hura onartu aurretik, Justizia Ministerioari jakinarazi beharko dizkiotela.
Antolaketa-eredu berri horren hedapena errazteko, 1/2025 Lege Organikoaren bosgarren xedapen iragankorrak ezartzen du Justizia Administrazioaren Konferentzia Sektorialak bulego judizialaren eta haren lanpostu-zerrenden egituraren erreferentzia-ereduak egin eta onar ditzakeela, eta hartutako erabakiak garapena gaituko duela justizia-arloan eskumenak dituen administrazio bakoitzeko agintaritza eskudunaren ebazpen baten bidez.
Aurreko xedapenaren arabera, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak 2025eko azaroaren 28ko Agindua onartu du, zeinaren bidez Vitoria-Gasteizko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegirako eta Arabako Probintzia Auzitegirako bulego judizialaren diseinua eta egitura erabakitzen baitira, Justizia Zerbitzu Publikoaren Efizientzia-arloko Neurrien urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoan jasotako aurreikuspenekin bat etorriz.
Horren guztiaren ondorioz, agindu honen da xedea Vitoria-Gasteizko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko bulego judizialeko eta Arabako Probintzia Auzitegiko lanpostu-zerrenda onartzea.
Azaldutakoagatik, ordezkaritza handieneko erakunde sindikalekin negoziatu ondoren, legez aurreikusitako eskakizunak bete ondoren, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak esleitutako eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko barruti judizialeko Auzialdiko Auzitegiko bulego judizialeko eta Arabako Probintzia Auzitegiko Justizia Administrazioko langileen lanpostu-zerrenda onartzea. Zerrenda hori eranskinean dago.
Bigarrena.– Karrerako funtzionarioak lanpostu berrietara egokitzeko prozesuak egitea, agindu hau argitaratu ondoren.
Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko barruti judizialean bulego judiziala ezartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez zehaztuko da ezarpen-data.
Laugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS