Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3199

68/2026 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako 2019ko irailaren 1ean izenpetutako hezkuntza-lankidetza hitzarmena aldatzeko gehigarria, Zuzenbide Fakultateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hezkuntza-lankidetza hitzarmena aldatzeko gehigarria sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako 2019ko irailaren 1ean izenpetutako hezkuntza-lankidetza hitzarmena aldatzeko gehigarria, Zuzenbide Fakultateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzakoak. Hitzarmena aldatzeko gehigarria hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 9KO 68/2026 EBAZPENARENA
ZUZENBIDEKO FAKULTATEKO IKASLEEK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANEKO ETA GIZARTE-SEGURANTZAKO IKUSKATZAILETZAN EGITEN DITUZTEN KANPOKO PRAKTIKA AKADEMIKOAK ARAUTZEN DITUEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEKO HEZKUNTZA-LANKIDETZAKO HITZARMENA ALDATZEKO GEHIGARRIA
HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Miguel Torres Lorenzo jauna, Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 21/2024 Dekretuaren bidez izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari.

Eta, bestetik, Alberto Emparanza Sobejano, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta haren ordezkari, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa den aldetik.

Bi aldeek aldaketa-gehigarri hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna eta legitimazioa aitortzen diote elkarri, eta horretarako, hauxe

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2019ko irailaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Lan eta Justizia Sailak (gaur egun, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila) Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzan unibertsitateko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egitea arautzen duen hezkuntza-lankidetzako hitzarmena sinatu zuten.

Bigarrena.– 2023ko maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hezkuntza-lankidetzako hitzarmena aldatzeko eta luzatzeko gehigarria sinatu zen. Hitzarmen horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzan Zuzenbide Fakultateko ikasleek egiten dituzten kanpoko praktika akademikoak arautzen ditu.

Eranskin horren xedea zen titulua, hamabigarren klausula eta indarraldia aldatzea.

Hirugarrena.– 2019ko irailaren 1ean sinatutako hitzarmenaren bederatzigarren klausulan zehazten denez, ikasleek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako instruktore bat izango dute, eta figura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzari atxikitako Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile bat izango da.

Aurreko ikasturte horien dinamikak agerian utzi du funtzio hori Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileak edo lan-ikuskatzaileorde batek bete dezaketela.

Laugarrena.– Instruktorearen figuraren eremuan hautemandako premia berriak aplikatzeko, alderdi sinatzaileek erabaki dute aipatutako hitzarmena aldatzeko gehigarri hau sinatzea, klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Praktiketako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko hitzarmenaren zortzigarren klausularen 1. puntuko a) apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«a) Praktikaldian tutoretza jasotzeko eskubidea. Horretaz arduratuko dira: batetik, unibertsitateko irakasle bat; eta, bestetik, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile bat edo lan-ikuskatzaileorde bat, dagokion Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Unitatean zerbitzua ematen duena.»

Bigarrena.– Aldatu egiten da hitzarmenaren bederatzigarren klausula, eta honela idatzita geratuko da:

«Bederatzigarrena.– Tutoretzak.

Kanpoko praktikak egiteko, ikasleek lagun izango dituzte Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako instruktore bat eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko tutore akademiko bat. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak izendatutako instruktoreak EAEko Ikuskaritzari atxikitako Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailea edo lan-ikuskatzaileordea izan behar du. Unibertsitateko tutore akademikoa Unibertsitateak ezarritako prozeduren arabera izendatuko dute.»

Hirugarrena.– Dokumentu honek berariaz aldatzen ez dituen hitzarmeneko zehaztapenek indarrean jarraituko dute, eta ez dira aldatuko egun honetan dauden termino eta baldintzetan.

Alderdiek irakurri dute luzapen-akordio honetan ezarritakoa, eta, edukiarekin ados daudela adierazteko, bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako toki eta egunean, eta akordioan ezarri diren estipulazioekin bat etorriz.

Egoitza elektronikoa, 2026ko apirilaren 9a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa,

ALBERTO EMPARANZA SOBEJANO.


Azterketa dokumentala