Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
3198

IRAGARKIA, bibliotekari lanpostu bat lehiaketa orokorreko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2026ko ekainaren 4ko 103. zenbakian, ondoko lanpostua betetzeko deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:

Bibliotekari lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Azpieskala Teknikoko Erdi Mailako Teknikari klasekoak, lehiaketa orokorreko sistemaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Hondarribia, 2026ko ekainaren 5a.

Alkatea,

IGOR ENPARAN ARANETA.


Azterketa dokumentala