
133. zk., 2026ko uztailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 4 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
AUKERAK, GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIA
3197
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita deialdi publikoa egin dela izendapen askeko sistemaren bidez bete dadin Gipuzkoako espetxeko (Donostia) lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua.
Gipuzkoako espetxean (Donostia), lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua hutsik geratu da (kodea: 512492; dotazioa: 3). Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, agentzia honek erabaki du iragartzea izendapen askeko sistemaren bidez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, honako oinarri hauei jarraituz:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko Administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren betekizunak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude). Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, honako egoera hauetan izan ezik:
– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
2.– Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, espresuki ezartzen bada lanpostu-zerrendan langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, dokumentu honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, lanpostu-zerrendan ezarritako betekizunak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena.– Eskabideak.
Parte hartzeko eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: Funtzio Publikoa – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziara.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Ebazpen honen eranskinean ezartzen da zer betekizun eskatzen diren Gipuzkoako espetxeko (Donostia) lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua (kodea: 512492; dotazioa: 3) betetzeko. Era berean, ezartzen da zein merezimendu eta konpetentzia baloratu daitezkeen lanpostu horren eginkizun eta zereginekin lotuta.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, eskaintzen den lanpostuaren antzeko eginkizunak eta zereginak dituztenak.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntza-gaitasunak.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako eginkizun eta zereginekin lotuta, egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Eskabidearekin batera, izangaiek deialdian eskatzen diren betekizunak eta alegatutako merezimenduak justifikatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, baldin eta EAEko Administrazio Orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.
Izangaia deitutako lanpostuaren eginkizunetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Eskatutako betekizunak bete behar dira deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnerako, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsiko zaie baldintzoi. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez ebatziko da, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Lanpostua lortzen duenak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren betekizunak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta egokia dela lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren betekizunak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.
Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendaria,
SOFÍA ARCHELI MESONERO.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua: Gipuzkoako espetxeko (Donostia) Lan Aktibazioko arduraduna.
Kodea: 512492.
Dotazioa: 3.
Kidegoa eta eskala: Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Administrazio Bereziko Eskala (HHE 302), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Administrazioko Eskala Juridikoa (HHE 300), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Administrazioko Psikologiako Eskala (HHE 301), Espetxeetako Administrazioko Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Administrazioko Gizarte Laneko Eskala (HHE 400), Espetxeetako Administrazioko Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala (HHE 401), Espetxeetako Administrazioko Teknikarien Kidegoa – Espetxeetako Kudeaketa Bereziko Eskala (HHE 402).
Lanpostu-mailako osagarria: 27.
Berariazko osagarria: II-A.
Kokapena: Gipuzkoako espetxea.
Udalerria: Donostia.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Derrigortasun-data: –
Berariazko ezagutzak: Ziurtagiri negatiboa, Espetxeen Berregituraketari buruzko abenduaren 22ko 39/1970 Legearen 9. artikuluaren arabera.
Eginkizunak: zerbitzuaren, zentroaren, zuzendaritzaren eta abarren administrazioa kudeatzea; laneratze-planak egitea; laneratzearen arloko jarduerak koordinatzea; Espetxe Administrazioan informazioa eta dokumentazioa kudeatzea; laneratzeko ibilbideak kudeatzea eta laneratzearen balorazio-txostenak egitea.
RSS