Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2026ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3173

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 2koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat duten entitate edo pertsona autonomoei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, 2026ko deialdian.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Aginduak (2026ko uztailaren 1eko EHAA, 123. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat duten entitate eta pertsona autonomoei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak onartu, eta 2026rako deialdia egin du.

Aginduaren 13. artikuluak ezarri duenez, balorazio-batzorde bat sortuko da, eta batzorde horren osaera Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak ezarriko du. Gutxienez hiru eta gehienez lau pertsonek osatuko dute, eta Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako langile publikoak izango dira, sexu bateko eta besteko pertsonen kopuru orekatuarekin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Gainera, ezartzen du horietako bat Batzordeko idazkari izendatuko dutela, zeinak hitza eta botoa izango dituen.

Ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:

Presidentea: Diana Pedraz Calvo, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza arloko arduraduna.

Kideak: Jone Iturrioz Huarte, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria, eta Iñaki Elortza Aiastui, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria: Jone Iturrioz Huarte, Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala