Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2026ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3168

3183/2026 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendatzen baita, Medikuntza Fisikoko eta Babes Erradiologikoko Zerbitzu Sanitarioko burua, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 29ko 507/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Medikuntza Fisikoko eta Babes Erradiologikoko Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko, Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2026ko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.; eta 2026ko otsailaren 20ko BOE, 46. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Gaspar Sánchez Merino jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Medikuntza Fisikoko eta Babes Erradiologikoko Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaspar Sánchez Merino jauna aldi baterako izendatzea Medikuntza Fisikoko eta Babes Erradiologikoko Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala