
130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3162
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemari jarritako alegazioa ebazten duen ebazpena (SIGPAC).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS