Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3160

AGINDUA, 2026ko uztailaren 2koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko ekainaren 2ko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egin zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, haiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egiten duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Aginduan (2026ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 123. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Agindua, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2026ko ekitaldirako laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta haien deialdia egiten duena.

42. oinarriko a) letran, 7. eta 8. puntuetan, euskarazko testuaren 2026/2966 (46/34) orrialdean,

hau dio:

«7. 131-140 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 68,1 eta % 69 artean.

8. 140 < puntu: diruz lagun daitezkeen % 69,1.».

Baina hau esan behar du:

«7. 131-140 puntu bitartean: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 68,1 eta % 69,9 artean.

8. > 140 puntu: diruz lagun daitezkeen % 70.».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala