
130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3156
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboari buruzko Mahai Parekidearen akordioa erregistratu, gordailutu eta argitaratzeko dena. Hitzarmenaren kodea: 86100510012026.
AURREKARIAK
2026ko ekainaren 23an aurkeztu da REGCONen aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren Batzorde Parekidearen akordioari dagokion dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak, lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun- arloak finkatzen dituenak, bere 2. artikuluan Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta bere 7. artikuluan jasotzen du, sailaren funtzioen artean, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea.
Gorago aipatutako ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Iragankorraren arabera, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta eginkizunak zehazten dituzten arau organikoek indarrean jarraituko dute. Ondorioz, 7/2021 Dekretuak, urtarrilaren 19koak, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak (Uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatua), bere 10.1.i artikuluan, Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskadiko Hitzarmen, Akordio Kolektibo eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, Dekretuan zedarritutako baldintzei eta indarrean dagoen gainerako araudiari jarraiki.
Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89., eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribagarria da maiatzaren 28ko 713 /2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikulua aintzat hartuta. Horrenbestez, inskripzio eskaera eta atxikitako agiriak aztertuta, egiaztatu da eskaerak betetzen dituela legezko baldintzak, eta beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan-Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroari eta Gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9 /2011 Dekretuaren (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatua), 9. artikulua aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lan-Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILEKO LAN-KONTRATUKO LANGILEEN MAHAI PAREKIDEA
EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILEKO LAN-KONTRATUKO LANGILEENTZAKO HITZARMEN KOLEKTIBOARI BURUZKO AKORDIOA
Lakua, 2026ko ekainaren 22a.
Gaurko Mahai Parekidean bildutako ordezkariek akordio hau sinatu dute, eta bileraren aktari erantsi zaio.
Alde horretatik,
ADIERAZTEN DUTE:
2026ko otsailaren 10ean sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileentzako hitzarmen kolektiboa.
Hitzarmen horretan, I. eranskina jasotzen zen. Eranskin horrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko lan-kontratudun langileentzako lansariak arautzen ditu. Hala ere, aldatu behar izan da.
Ondorioz, premisa eta helburu horiekin, alderdi sinatzaileek honako hau sinatzen dute:
AKORDIOA
Akordio honen helburua da, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen hitzarmeneko I. eranskinaren lansari taulan zeuden akatsak zuzentzea.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Osagarriak: garbiketako langileak: osagarri bat jasoko dute, honako hauek ordaintzeko: ikastetxeetan gertatzen diren zailtasun tekniko bereziak, sektore publikoaren bateraezintasuna, gaueko ordutegian ematen duten ikastetxeetan, ordutegi eta egutegiaren malgutasunik eza, eta gerta daitezkeen nekagarritasun, toxikotasun eta arriskugarritasuna. Osagarri horren zenbatekoa urtean 931,98 eurokoa izango da.
RSS