
130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3155
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2026ko ekainaren 3koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026. eta 2027. urteetan euskal kultura-ondarea babestera bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea iragarri eta arautzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 211/2007 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko ekainaren 3ko Aginduan (2026ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zk.). Agindu horren bidez, 2026. eta 2027. urteetan euskal kultura-ondarea babestera ikerketa-lanak bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea iragarri eta arautzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
– 2026/2603 (20/10) orrialdean, 12. oinarrian (Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak), 3. puntuan, hau dio:
«3.– Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, 9. oinarrian adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen «Gastuen aurrekontua» ereduaren araberakoa».
Baina hau esan behar du:
«3.– Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, 10. oinarrian adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen «Gastuen aurrekontua» ereduaren araberakoa».
– 2026/2603 (20/18) orrialdean, 22. oinarrian (Dirulaguntzaren justifikazioa), 2. puntuan, hau dio:
«2.– Justifikazioak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, 9. oinarriaren 5. apartatuan adierazitako helbidean».
Baina hau esan behar du:
«2.– Justifikazioak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, 10. oinarriaren 5. apartatuan adierazitako helbidean».
– 2026/2603 (20/18) orrialdean, 22. oinarrian (Dirulaguntzaren justifikazioa), 5, 6 eta 7 zenbakiak dituzten puntuek 4, 5 eta 6 puntuak zenbakiak izango dituzte aurrerantzean.
RSS