Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3153

AGINDUA, 2026ko uztailaren 1ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, agindu honen I. eranskina aldatzen duena: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako, eta haien oinarri espezifikoak onartzen dira.

Lehenengoa.– 2026ko maiatzaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen agindu hau: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako, eta haien oinarri espezifikoak onartzen dira.

Bigarrena.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez, baietsi dira autopsietako laguntzaile lanpostuan Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko goi-mailako teknikari titulua merezimendu gisa baloratzeko atalari dagokionez aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak.

Errekurtsoaren ebazpenean adierazten den bezala, aldatu egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarri espezifikoak, zehazki autopsietako laguntzailearen lanpostua eskuratzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak (I. eranskina), merezimenduen balorazioan Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko teknikariaren titulua sartzeko.

I. eranskina, 4. apartatua «Hautaketa-prozesua», 4.2 apartatua «Lehiaketa-fasea», 4.2.2 azpiatala. «Tituluak, gehienez 18 puntu»:

Hirugarrena.– Aurkeztutako errekurtsoa baietsi ondoren, deialdiaren oinarriak aldatu behar dira, adierazitako moduan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren I. eranskinaren 4. apartatua «Hautaketa-prozesua», 4.2 apartatua «Lehiaketa-fasea», 4.2.2 azpiatala «Tituluak, gehienez 18 puntu». Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin eta oinarri espezifikoak onartzen dira. Honela idatzita geratzen da agindu hori:

«Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goi-mailako titulazio bat lortzeko behar diren titulazioak.

– 10,80 puntu emango dira honako Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria.

Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria.

Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria.

Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko goi-mailako teknikaria.

Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikaria.

Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnosiko goi-mailako teknikaria.

– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:

Laborategiko Eragiketetako teknikaria.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html)».

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, edo, bestela, zuzenean, auzi-errekurtsoa Gasteizko Lan Arloko Epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen 2011ko urriaren 10eko 36/2011 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 1a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala