
130. zk., 2026ko uztailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3152
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 23koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, agindu honetan aurreikusitako aholku-batzordeko kideak izendatzen dituena: 2026ko maiatzaren 26ko Agindua, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak.
Deialdi horren oinarriek ezarritakoaren arabera, laguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira. Hala, entitateek aurkeztutako laguntza-eskaerak zientzia-dibulgazioaren arloko profesional independenteek osatutako aholku-batzorde batek baloratuko ditu.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak izendatzea 2026. urtean EAEn ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko eskabideak ebaluatzeko aholku-batzordeko kide (Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez onartu zen deialdi hori).
Bigarren artikulua.– Ordainsarien gastuak zenbatzeko erabiliko diren moduluak agindu honen II. eranskinean ezarritakoak izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 23a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
I. ERANSKINA
Teresa Valdés-Solís Iglesias.
Iciar Ahedo Raluy.
Ignacio López Goñi.
II. ERANSKINA
Honela xehatzen dira ezagutza zientifikoa gizartera zabaltzeko proiektuak egiteko laguntza-eskabideak ebaluatuko dituen aholku-batzordeko kideei dagozkien ordainsaritan aurreikusten diren gastuak:
Aholku-batzordeko kide bakoitzaren ordainsariak honela osatuko dira: 150 euroko kopuru finko bat bilera bakoitzean parte hartzeagatik (gehienez bi bilera), eta 35 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Ordainsariak PFEZaren atxikipenari lotuta daude.
RSS