
129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3148
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean bideratu den 273/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.
Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honekin lotutako administrazio-espedientea:
273/2026 prozedura arrunta: Euskadiko Angulero Elkarteak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026-02-12ko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2022-10-20ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako etete-eskaera (2025-10-31ko EHAA, 209. zk.). Ebazpen horren bidez, aldi baterako eten zen angularen arrantza-kanpaina 2025-2026 aldirako.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesdun diren pertsonak epatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.
Zerbitzu zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.
RSS