Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3145

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Donostiako (Gipuzkoa) udalerrian «Donostiako Hirutxulo pasealekuko tarte batean espaloia eta euste-horma berreraikitzea» izeneko proiektuan jasotako obrak egiteko itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren administrazio-emakida emateko ebazpenari buruzkoa.

Erreferentzia: 026482/25-CNC.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Itsasbazterren Araudi Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearen 2026ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez ebatzi dela aipatutako administrazio-emakida ematea, honako baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Donostiako Udala.

– Xedea: kostaldeko horma eta hondartzara sartzeko eskailerak berritzea.

– Azalera: 887,25 m2

– Epea: hamar (10) urte, gehienez ere hogeita lau (24) urtera arte luza daitekeena, baldin eta administrazio-emakida ematea eragin duten interes publikoko arrazoiek irauten badute.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala