
129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3138
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Lan Arloko Ataleko 3 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 852/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Lan Arloko Ataleko 3 zenbakiko plazara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
852/2024 prozedura arrunta: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2022ko azaroaren 7ko Agindua, zeinaren bidez ezesten baita Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga andreak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, epe bat irekitzen da epaiak betearaztearen edo langileen transferentzien ondorioz zerbitzuak ematen dituzten langileek lan-poltsetan sartzeko eska dezaten.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epean Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Lan Arloko Ataleko 3 zenbakiko plazan ager daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS