
129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA
3131
477/2026 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izendatzen baita Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposamena onartu du 2026ko maiatzaren 27an egindako bilkuran, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Legeak 336. eta 599.1.4 artikuluetan dioenaren eta organo judizialetan aukerako izendapeneko plazak betetzea arautzen duen abenduaren 17ko 1/2025 Erregelamenduak 2.1.c) artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan dioenaren arabera; horren ondorioz,
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izendatzen dut Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna, haren aurreko izendapena iraungi ondoren hutsik geratutako postua betetzeko.
Madrilen, 2026ko ekainaren 10ean.
FELIPE e.
Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa,
FÉLIX BOLAÑOS GARCÍA.
RSS