
129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3121
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle osoa izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2026ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2026-03-20ko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Andone Sistiaga Berrondo anderea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle oso gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8225**, Kodea: PLC8L1 – D00302-4. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Saila: Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Haur eta Gazteen Klinika: Ebaluazioa eta Psikopatologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2026ko ekainaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS