
129. zk., 2026ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3120
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazetan sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez (2025-11-27ko EAO) eta 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-11-25eko EHAA).
Errektore honek ebatzi du Aritza Villaluenga Martínez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titular gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7841**, Kodea: TUC8/1 – D00155-34. Jakintza arloa: Historiaurrea. Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Historiaurreko Gizarte Ekoizleak» «Historiaurreko Artea».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2026ko ekainaren 26a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS