
128. zk., 2026ko uztailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3117
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2025eko laguntza eskatzeko Jasangarritasunerako Errentaren Oinarriko Laguntza Eskubideak (JEOL) lagatzeko baimena ematen duten ebazpenak.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Ebazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
RSS