
128. zk., 2026ko uztailaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3113
IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 17koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Horretarako, eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdun direnei (eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dutela (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz). Hori egiteko, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Lurralde Historikoaren arabera dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute (goian adierazi da).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere sar daitezke espedientearen edukian: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ondorioak izango ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS