Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2026ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3110

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Adunako (Gipuzkoa) 1. Belen Industriagunean material erregogorra fabrikatzeko Refractarios Kelsen, SA enpresak aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketa eta proiektu teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta eta ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketa egiteko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ingurumen-baimen integratuaren araubidearen mende jartzen ditu 1. eranskinean zerrendatutako industria-jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko instalazioak.

Arau horrek 10. artikuluan ezartzen duenez, instalazio baten ezaugarrien edo funtzionamenduaren edozein handitze edo aldaketa funtsezkotzat joko da, baldin eta aldaketak edo 1. eranskinean ezarritako edukiera-atalaseak berez hartzen baditu, edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar badu, gai horri buruzko araudiaren arabera.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) ezartzen duenez, dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, organo eskudunak jendaurrean jarriko du gutxienez hogei egunez.

21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, ezartzen du ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta izango dutela haren I. eranskinean jasotako proiektuek, bai eta zatikatuta aurkezten diren eta aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz I. eranskineko atalaseetara iristen diren proiektuek ere.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, sustatzaileak organo substantiboari aurkeztuko dizkio proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta organo horrek jendaurrean jarriko ditu gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia jarrita Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan.

Zabalkunde handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, tokiko erakundeak bere ediktu-taulan jar dezan.

Horregatik guztiagatik, AAI00394_MS_2026_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 2a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.


Azterketa dokumentala