Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2026ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
3107

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 2koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Pasai Antxon Topoaren zubibidea integratzeko eraikuntza-proiektua» onartzen duena.

Donostia – Hendaia trenbideak (Topoa) Pasaiako udalerria zeharkatzen du 386 metro inguruko zubibide baten gainean, eta hori oztopo fisiko eta funtzionala da Pasai Antxo auzoan (7+201 KPtik 7+587 KPra).

Donostia – Hendaia linea bikoizteko prozesuaren barruan eta Pasaian lurpeko geltoki berria eraikitzeko eta, ondorioz, trenbidea Pasai Antxo tartean saihesbidean lurperatzeko prozesuaren esparruan, aurreikusita dago egungo trenbide-trazadura zerbitzuz kanpo jartzea Pasai Antxotik igarotzen den tartean, eta, ondorioz, terminala eta Molinaoko zubibidea erabilerarik gabe geratuko dira.

Proiektuaren xedea da behar den irtenbide teknikoa eraikuntza-xehetasunez definitzea, Topoaren zubibideak Pasai Antxoko hiri- eta paisaia-ingurunean eragiten duen traba kentzeko eta egokiro integratzeko. Jarduketa horren bidez, hiri-konektibitatea erraztu, eremu horren berroneratzea bultzatu eta herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi da.

Proiektuak zubibidearen zatirik handiena eraistea aurreikusten du, eta hurbileko eraikinen egonkortasuna eta Molinao ibaiaren gaineko arku bikoitza bermatzeko beharrezkoak diren egiturazko elementuak bakarrik mantenduko dira; egitura horretan, hain zuzen, lehengoratzeko eta integratzeko jarduketak egingo dira. Era berean, kontserbatutako elementuen egonkortasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren euste-pantailak gauzatuko dira.

Gauzatze materialaren aurrekontua bost milioi laurehun eta sei mila berrehun eta hamaika euro eta laurogeita hamabi zentimokoa (5.406.211, 92) da.

Kontrata bidezko Gauzatze Aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 6.433.392,19 eurokoa da.

«Pasai Antxon Topoaren zubibidea integratzeko eraikuntza-proiektua» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, zazpi milioi zazpiehun eta laurogeita lau mila laurehun eta lau euro eta berrogeita hamabost zentimokoa (7.784.404,55) da.

Obrak egiteko aurreikusitako epea hamabi (12) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, behar diren dokumentuak biltzen dituela –hain zuzen ere, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132. artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitakoak– eta obra kontrata bidez gauzatzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.

Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, zuzendaritza horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.

Aipatutako xedapenak, haiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

«Pasai Antxon Topoaren zubibidea integratzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua zazpi milioi zazpiehun eta laurogeita lau mila laurehun eta lau euro eta berrogeita hamabost zentimo (7.784.404,55) da, BEZ barne, eta obrak egiteko epea hamabi (12) hilabetekoa.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi (2) hileko epean; hargatik eragotzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako gisan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.

Bilbao, 2026ko uztailaren 2a.

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.


Azterketa dokumentala