Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2026ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3090

AGINDUA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko maiatzaren 19ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen.

Bada, berraztertze-errekurtsoak aurkeztu zituzten Olatz Garcia Aguirrek, Zuriñe Maeso Aneirosek, Miren Edurne Ugalde Izaguirrek, Rosa María Bañuelos Cuestak eta Susana Morcillo Niembrok, eta Hezkuntzako sailburuak errekurtsogileen uziak baiestea ebatzi du, agindu bidez. Era berean, aldaketak egin dira honako hauen esleipenetan: Ainhoa Ayesta García, Maria Iciar Garciarena Arrieta, Rosario Galarza Gorrichategui, Maider Arregi Artola eta Garazi Uribarri Rivas.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduan lekualdatze-lehiaketari buruz jasotako behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena. Hona hemen aldaketak:

– Errekurritutako aginduaren bidez Olatz García Aguirreri esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Buenos Aires HLHI, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta ikasturte-hasierako esleipenetan parte hartu behar izatea.

– Errekurritutako aginduaren bidez Zuriñe Maeso Aneirosi esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Larrañazubi HLHI ikastetxea, Pedagogia Terapeutikoko espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta ikasturte-hasierako esleipenetan parte hartu behar izatea.

– Miren Edurne Ugalde Izaguirreri behin betiko destino hau esleitzea: Orokieta HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Rosa María Bañuelos Cuestari behin betiko destino hau esleitzea: Eibarko HHI, Helduen Hezkuntza espezialitatea, hasierako irakaskuntzak, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Maria Iciar Garciarena Arrietari esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Eibarko HHI, Helduen Hezkuntzako espezialitatea, hasierako irakaskuntzak, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (hau da, Oikia HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

– Errekurritutako aginduaren bidez Rosario Galarza Gorrichateguiri esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Oikia HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (hau da, Zestoa HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

– Errekurritutako aginduaren bidez Maider Arregi Artolari esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Zestoa HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna), eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (hau da, Urgain Herri Eskola HLHI, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

– Errekurritutako aginduaren bidez Garazi Uribarri Rivasi esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Víctor Tapia HLHI, Gorputz Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

– Susana Morcillo Niembrori behin betiko destino hau esleitzea: Muskiz BHI, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Errekurritutako aginduaren bidez Ainhoa Ayesta Garcíari esleitutako destinoa baliogabetzea (hau esleitu zion: Muskiz BHI, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna) eta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zuen behin betiko destinoari eustea (hau da, Cantarrana Eskola Eskola HLHI, Haur Hezkuntzako espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

Bigarrena.– Agindu honek 2026ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Goian aipatutako izendapenek 2026ko irailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala