Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3086

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 17ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-163-2025 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-163-2025 zenbakiko zehapen-prozeduraren 2026ko martxoaren 17an Ebazpena eman dela, Y7600268R zenbakidunari zuzendua.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 141.1 artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: zailtasunak eta eragozpenak jartzea edo ezezkoa ematea hala ikuskapen-lanei nola agintaritza eskudunek eta haien agenteek beren funtzioak garatzean eskatzen dituzten datuak eta informazioak emateari, bai eta informazio zehaztugabea edo osatugabea edo dokumentazio faltsua ematea ere.

Ezarritako zehapena: 600 euro.

Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzean, Y7600268R eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-163-2025) adierazi beharko dira, bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. Horretarako, zehapen-espediente honi dagozkion dokumentuak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren karpetan (https://www.euskadi.eus/micarpeta/web01-sede/es/).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 4a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala