Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3084

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 29koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, argitara ematen duena 2026ko Renove Smart Industry laguntza-programaren helburura bideratutako baliabide ekonomikoen gehikuntza.

2026ko otsailaren 16an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako (SPRI) zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen, Renove Smart Industry 2026 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea agintzen duena. Ebazpena 2026ko martxoaren 5ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 44. zenbakian.

Argitaratu zenetik igaro den epean, eskaera kopuru handia jaso da; izan ere, programaren helburua makineria edo ekipamendu aurreratu berrietan (hardwarea eta softwarea), industria-enpresetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan inbertsioak egitea da, Industria 4.0ko proiektuak inplementatzeko, zeinak industria adimendunaren eremuko teknologiak aplikatzera eta ekoizpen-ingurune automatizatuagoak sustatzera bideratuta baitaude.

Programa arautzen duten oinarrien 3. artikuluko 3. paragrafoak xedatzen duenaren arabera, «deialdiaren zenbatekoari gehienez ere 1.000.000 euro gehitu ahal izango zaizkio, eta horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Kopurua handitzeak ez du eskaerak aurkezteko epe berri bat eragingo, ez eta ebazteko epea berriro zenbatzen hastea ekarriko ere».

Horregatik guztiagatik, eta programa arautzen duten oinarrien 3. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Renove Smart Industry 2026 laguntza-programarako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 1.000.000 euro igo direla (programaren xedera bideratutako baliabide ekonomikoak 10.000.000 eurokoak dira).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Bilbao, 2026ko ekainaren 29a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala