Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3083

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 23koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2026ko programan parte hartzeko hautatutako pertsonei.

AURREKARIAK

1.– 2023ko irailaren 25ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen Dekretua. Era berean, 2025eko abenduaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren 2025eko abenduaren 17ko Ebazpena 2026rako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako deia egiten zuena.

2.– Aurreko puntuan aipatutako araudiarekin bat etorriz, hautaketa-prozesuaren bigarren fasean aurreikusitako topaketa amaitu ondoren, 2026ko martxoaren 15ean, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako Balorazio Batzordeak programaren 2026. edizioko lankidetza-proiektuetan parte hartzeko proposatzen dituen pertsonen zerrenda aurkeztu zion Gazteriako eta Emantzipazioko zuzendariari.

3.– Ebazpenaren zazpigarren atalaren arabera, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrak behin-behineko ebazpen proposamena emango du lankidetza-proiektuetan parte hartzeko hautatutako pertsonen zerrendarekin.

4.– Behin-behineko ebazpen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez jakinarazi zitzaien interesdunei, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

5.– Epe hori igaro da alegaziorik jaso gabe, eta egiaztatu da hautatutako pertsonek laguntzak jasotzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela. Ondorioz, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen 2026ko ekainaren 15ean.

6.– Behin betiko ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazi ondoren eta dirulaguntzak onartzeko 5 eguneko epea igaro ondoren,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eranskineko zerrendan aipatzen diren hautatutako pertsonei laguntza ematea 2026an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako lankidetza-ekintzetan parte hartzeko.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta»ren bidez, 5 egun balioduneko epean onartu dezaten.

Epe horretan ezer jakinarazi ez bada, dirulaguntza onartu dela ulertuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 132/2023 Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe interesdunei berariaz eta banan-banan jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 23a.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala