Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3081

AGINDUA, 2026ko ekainaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baitira Bizkaiko Zamudioko «Zuhaizti» haur-eskola pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa.

Aztertu da Bizkaiko Zamudioko «Zuhaizti» haur-eskola pribatuaren titularra den «Alesvaya, S. Coop» erakundeak eskatuta hasitako espedientea: eskolako titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko eskatzekoa.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004ko ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Titularra «Alesvaya, S. Coop» duen «Zuhaizti» haur-eskola pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea. 2026ko abuztuaren 31tik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 015519 (EAE) eta 48017745 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Txanogorritxu Parke Teknologikoa».

Titularra: Txanogorritxu Parke Teknologikoa, SL.

Helbidea: Teknologia Parkea, Ibaizabal bidea 107.

Udalerria: Zamudio.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate.

• unitate 1, 0-a urte bitarteko haurrentzat; eta 8 ikaspostuko edukiera bakoitzak.

• unitate 1, 1-2 urte bitarteko haurrentzat; eta 13 ikaspostuko edukiera bakoitzak.

• 2 unitate, 2-3 urte bitarteko haurrentzat; eta 18 ikaspostuko edukiera bakoitzak.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du erabili bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du lehenengo, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Ikastetxearen titularra den entitateak nahitaez bete beharko du indarrean dagoen araudia ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademiko eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez, baita indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeria ere. Era berean, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, legezko ordezkariaren bitartez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen entitate titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-planifikazioan sartu denik, ez eta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik ere.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala