
127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3072
386/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendapen aske bidez izendatzen baita gainbegiralea (Psikiatria) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen apirilaren 30eko 297/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen gainbegirale (Psikiatria) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Aitziber Ubis González andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori gainbegirale (Psikiatria) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aitziber Ubis González andrea Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko gainbegirale (Psikiatria) izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
E.B. (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).
Langileen zuzendaria,
ANDREA SALINERO BERASALUCE.
RSS