Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3071

380/2026 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendatzen baita, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, ospitale esparruko Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko burua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen martxoaren 27ko 257/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Mentaleko Sareko Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat hornitzeko, ospitale esparrurako, lehiaketa-sistemaren bidez (2026ko apirilaren 10eko EHAA, 66. zk., eta 2026ko apirilaren 20ko BOE, 96. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Pedro Manuel Sánchez Gómez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori ospitale esparruko Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pedro Manuel Sánchez Gómez jauna aldi baterako izendatzea ospitale esparruko Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko irailaren 18a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
EB (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).

Langileen zuzendaria,

ANDREA SALINERO BERASALUCE.


Azterketa dokumentala