Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2026ko uztailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
3069

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 22koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren eranskina aldatzen duena.

Segurtasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 24ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duenak, 2.3 artikuluan ezartzen du akreditazioa lor dezaketela, azterketa bat gainditu ondoren, eranskinean jasotako unibertsitate-titulazio ofiziala duten pertsonek.

Segurtasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, Agindu honen eranskinaren edukia aldatu ahal izango da babes zibilaren eta larrialdien arloan eskumena duen Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindua argitaratu zenetik igaro den denboran, ikasketa-planetan autobabes-planak egiteko eskatzen den eskumen-edukira egokitzen diren gaiak aurkezten dituzten titulazioak gehitu egin dira. Hala, 6 ikasketa-eremutan, arriskuen identifikazioarekin eta analisiarekin, eraikin eta instalazioetako segurtasunarekin, larrialdien kudeaketarekin edo prebentzio-plangintzarekin eta autobabesarekin lotutako prestakuntza jasotzen da, 2025eko uztailaren 24ko Aginduan aurreikusitakoarekin eta autobabesaren arloan aplikatzekoa den arau-esparruarekin bat etorriz.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren eranskina aldatzea, eta horren ordez, ondoren eransten dena jartzea. Azken horretan, 7. artikuluan aipatzen den teknikari gaituaren akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera ematen duten unibertsitate-titulazio ofizialak biltzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Babes Zibileko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa nola lortu eta berriztu arautzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 7. artikuluan aipatzen den teknikari gaitu gisa akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera ematen duten unibertsitate-titulazio ofizialak.

Aipatutako Aginduaren 7. artikuluan aipatzen diren autobabes-planak egiteko teknikari gaitu gisa akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera ematen duten titulazio ofizialak honako ikasketa-arlo hauetan sartzen dira:

051101 Biologia.

051201 Biokimika.

051901 Biomedikuntza.

052101 Ingurumen-zientziak.

053101 Kimika.

053203 Geologia.

053301 Fisika.

071101 Industria-kimikaren ingeniaritza.

071201 Ingurumen-ingeniaritza.

071301 Energiaren ingeniaritza.

071302 Ingeniaritza elektrikoa.

071401 Ordenagailuen ingeniaritza.

071402 Soinu eta irudiko ingeniaritza.

071403 Telekomunikazio-ingeniaritza.

071404 Industria-elektronikaren eta automatikaren ingeniaritza.

071405 Ingeniaritza elektronikoa.

071501 Industria-diseinuko eta produktuaren garapeneko ingeniaritza.

071502 Industria-teknologiaren ingeniaritza.

071503 Ingeniaritza mekanikoa.

071601 Ingeniaritza aeronautikoa.

071603 Itsas ingeniaritza eta ingeniaritza ozeanikoa.

071901 Industria-antolaketako ingeniaritza.

072101 Elikagaien zientzia eta teknologia.

072103 Elikagaien ingeniaritza.

072201 Materialen ingeniaritza.

072301 Ehun-ingeniaritza.

072401 Meatze- eta energia-ingeniaritza.

073101 Arkitektura.

073102 Geomatika-, topografía- eta kartografia-ingeniaritza.

073201 Arkitektura teknikoa.

073202 Ingeniaritza zibila.

081102 Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien ingeniaritza.

081103 Nekazaritza, abeltzaintza eta landa-ingurunearen ingeniaritza.

081201 Baratzezaintza- eta lorezaintza-ingeniaritza.

082101 Baso- eta mendi-ingeniaritza.

084101 Albaitaritza.

091201 Medikuntza.

091301 Erizaintza.

091601. Farmazia.

092301 Gizarte-lana.

104101 Nautika eta itsas garraioa.


Azterketa dokumentala