
126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (113 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3065
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Deydesa 2000, SL enpresak Legutioko (Araba) Goiain industrialdeko San Antolin kaleko 6. zenbakian hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko jardueraren funtsezko aldaketarako aurkeztu duen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa sinplifikatua.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen integratuaren araubidea aplikatu beharra ezartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzen badira.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditeko baldintzak ezartzea eta, hori egin ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriko da, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko.
Industriako Isurpenen eta 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduko 14. Artikuluak (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) irizpideak ezartzen ditu aldaketa bat funtsezkoa den ebazteko.
Bestalde, aipatutako Erregelamenduaren 15.5 artikuluan xedatzen denez, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurreko informazio-aldi bat ireki behar da, gutxienez hogei egunekoa.
Azaldutakoa dela eta, egokitzat jotzen da AAI00361_MS_2024_001 espedientea hogei egun baliodunez jendaurrean egotea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko.
Jendaurreko informazio-aldiaren izapidea aplikatu behar zaion instalazioaren espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS