Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3062

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 18koa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez onartu eta ukatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan dauden mahastien uzta berderako 2026ko deialdiari dagozkion laguntzak.

2026ko apirilaren 10ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 2026ko apirilaren 1eko Agindua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan dauden mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2026. urterako deialdia.

Agindu horretan, deialdiaren oinarriak jasotzen dira, eta, besteak beste, eskabideak aurkezteko lekuak, mahats lukuak suntsitzeko edo ezabatzeko modua eta laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoak zehazten dira.

Halaber, 2026ko maiatzaren 20an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 2026ko maiatzaren 11ko Agindua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, aurrez aipatutako 2026ko apirilaren 1eko Aginduan atzemandako akats materialak zuzentzen dituena.

Aurkeztutako eskabideak ikusita, guztiak Arabako Lurralde Historikoan kokatutako mahastienak, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduan ezarritako parametroak, lehentasun irizpideak eta gainerako baldintzak aplikatuta, eta agindu horren 7. oinarriarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez zehazten dira aurkeztutako eskabideen emakidak eta ukapenak.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uzta berderako laguntza onartzea I. eranskinean zehaztutako 160 eskatzaileentzat eta hautatutako lurzatientzat, gehieneko zenbatekoetan eta laguntzaren xede diren azaleretan. 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 8. oinarrian aurreikusitakoaren arabera kalkulatu da laguntzaren zenbatekoa, ustiategi eskatzaileak 2021-2022, 2022-2023 eta 2023-2024 erreferentzia kanpainetan izandako errendimendua kontuan hartuta.

Bigarrena.– Uzta berdearen laguntza ukatzea II. eranskinean zehaztutako eskatzaile eta lursailei, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Laguntza, guztira, milioi bat hirurehun eta sei mila seiehun eta hogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimokoa da (1.306.639,50 euro), eta azalera guztira 557,87 hektareakoa.

Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kargura finantzatuko da, eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean barne hartutako esku hartzeei dagokie.

Laugarrena.– 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek beranduenez 2026ko uztailaren 15ean jakinarazi beharko dute uzta berdea noiz gauzatuko den, eta laguntza ordaintzeko eskatu beharko dute, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 42. artikuluaren arabera. Exekuzio data jakinaraztea laguntzaren ordainketa eskaeratzat har daiteke.

Jakinarazpenak bitarteko telematikoen bidez egingo dira. Horretarako, dagokion inprimakia aurkeztuko zaio Arabako Foru Aldundian nekazaritzaren arloko eskumena duen organoari, 5. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatzailearen eskura jarriko den ereduaren arabera.

Bosgarrena.– Onuradunek 10 egun balioduneko epea izango dute onartutako eragiketei uko egiteko, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Seigarrena.– Eragiketa behar bezala gauzatu dela lekuan bertan egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza.

Zazpigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da.

Zortzigarrena.– Ebazpena Arabako Foru Aldundian nekazaritzaren arloko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko da, interesdunei banan-banan jakinarazteko. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen datatzat.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 18a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala