
126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3061
AGINDUA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Agindua, Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (ISV Sustapena) programaren sustapenerako eta komunikaziorako laguntzen 2026rako deialdia egiten duena.
2025eko azaroaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Agindua, Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (ISV Sustapena) programaren sustapenerako eta komunikaziorako laguntzen 2026rako deialdia egiten duena.
Aipatutako deialdiaren 13. oinarriak («Finantzaketa») ezartzen du laguntza horietarako finantza-laguntzak ez duela gaindituko diruz lagun daitezkeen gastuen % 50, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 59.7 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Hala ere, Nekazaritzaren eta Landa Garapenaren Konferentzia Sektorialak 2026ko martxoaren 27an egindako bilkuran, erabaki zen ISV sustatzeko neurrirako EBren finantzaketa ehunekoa % 60ra igotzea, eta 2026ko apirilaren 7tik aurrera ondorioak izango dituen ziurtagiria ematea. Ziurtagiri hori Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 148.2 eta 150.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera ematen da.
Hori betez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Aginduaren I. eranskineko 13. oinarria («Finantzaketa») aldatzea. Agindu horren bidez, Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (ISV Sustapena) programaren sustapenerako eta komunikaziorako laguntzen 2026ko deialdia egin zen.
Aldatu egiten da 1. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:
«1.– Europar Batasunak sustapen- eta komunikazio-ekintzetarako ematen duen finantza-laguntzak ez du gaindituko diruz lagun daitezkeen gastuen % 60, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 59.7 artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala ere, ehuneko hori handitu ahal izango da, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialak hala erabakitzen duenean, deialdi honen oinarriak aldatu beharrik gabe.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS