Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3057

AGINDUA, 2026ko ekainaren 2koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Benéfica Aboitiz – Lagun Etxea izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2025eko martxoaren 21ean, fundazioaren patronatuak estatutuak aldatzea erabaki zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

Akordioaren eskritura publikoa egin zen Galdakaon, 2025eko martxoaren 31n, Tomás Sobrino Aguirre notarioaren aurrean egiletsita (protokolo-zenbakia: 683).

2025eko maiatzaren 15ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Fundación Benéfica Aboitiz – Lagun Etxea izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren eta Babesletzaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 28.4 artikuluak xedatzen duenez, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez bada hartarako ezarritako epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak ebazpena emango du Erregistroa ixteko egintza inskribagarrietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak 32.8 artikuluan adierazitako egintzetarako izan ezik.

Kontuan hartuta Fundazioak ez zituela aurkeztu 2024ko urteko kontuak, eta, ondorioz, ez zuela betebehar hori bete, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan irekitako erregistro-orria itxi egin zen 2025eko urriaren 13an.

2026ko urtarrilaren 30ean, dagozkion urteko kontuak aurkeztu ondoren, erregistro-itxiera bertan behera utzi zen, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta, beraz, berriro ekin zitzaien egiteke zeuden inskripzio-espedienteei.

Fundazioaren estatutuen aldaketaren azterketa juridikoa egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko aholkularitza juridikoak, 2025eko ekainaren 28an eta 2026ko apirilaren 21ean, estatutu-testu berriaren zenbait alderdi zuzentzeko errekerimendua jakinarazi zion fundazioari.

2026ko maiatzaren 26an, adierazitako akatsak zuzentzeko, fundazioak data bereko zuzenketa-eginbidea aurkeztu zuen, Galdakaoko notario Tomás Sobrino Aguirreren aurrean publiko egindako eskriturarena (683 protokolo-zenbakia), non fundazioaren estatutuak jasotzen baitira, eskatutako baldintzeen arabera zuzenduta.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

2025eko martxoaren 31n egiletsitako eta 2026ko maiatzaren 26an zuzendutako akordio sozialak protokolizatzeko eskriturarekin batera (683 protokolo-zenbakia) aurkeztutako fundazio-estatutuen testu bategina izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna, inskripzioaren ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Benéfica Aboitiz – Lagun Etxea fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin eta 2025eko martxoaren 31n egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako zehaztapenekin. Eskritura hori 2026ko maiatzaren 26an zuzendu zen, Galdakaoko notario Tomás Sobrino Aguirreren aurrean (protokolo-zenbakia: 683).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala