Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3056

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira arte eszenikoak ekoizteko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak eta argitaratzen baita batzordeen osaera.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez (2026ko maiatzaren 29an argitaratu zen EHAAn), arte eszenikoak ekoizteko programetarako dirulaguntzak emateko araudia ezartzen da.

2026ko maiatzaren 19ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, modalitate bakoitzean balorazio-batzorde batek egin eta aurkeztuko du dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena, eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak ekoizteko programetarako laguntzen ebazpen-proposamena egin eta aurkeztuko duten balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeetako kide:

Antzerkiko balorazio-batzordea:

Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Xabier Fidel Paya Ruiz.

– Igor Iglesias Moreno.

– Fernando Pérez Gómez.

– Myriam Romatet Manzisidor.

Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

Dantza eta zirkuko balorazio-batzordea:

Lehendakaria: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Batzordekideak:

– Marta Monfort Ayestarán.

– Fernando Piñeiro Fernández.

– Mikel Picaza Rodriguez.

– Xabina Claverie-Urruty.

Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala