Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3052

1098/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren hautaketa-batzordea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an eman zuen 776/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako zuzendaritza nagusiak izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko (Arabako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko. Batzordekideak hauen izango dira:

– Batzordeburua: Itziar Neve Lete.

– 1. batzordekidea: Luis Padilla Ruiz.

– 2. batzordekidea: Ana Sáez Fernández.

– 3. batzordekidea: Ana San Sebastián Hurtado.

– 4. batzordekidea: Ion Etxeberria Bidondo.

– Idazkaria: María Rosario Martín Román.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala